Iep
Joan den abenduaren 15ean mail bat ukan dut, nun idatzia zen
Aupa zuek!
Hala, azkenean eskuragarri duzue Toastibarre rap taldearen lehen diskoa!
Nun?
Ez mattin megadendan Eztare fnacan, atxemanen duzue erreski INTERNETEN helbide hortan:
Internet oino etxetik urrun dutenentzat EZ KEXA, 40 disko eskuragarri dira herrietan.
Hamar kantu, hamar plazer
Bost pa sei oihu ta zero sacem
Huna disko hortan parte hartu EZ dutenen zerrenda
-Max Brisson
-Olaizola
-Maiu
-Bertrand Cantat
-Andres Urrutia
Disko hori EZ da...
...lehena euskadi gaztearen sailkapenean
...lehena Elkar zentro komertzialen salmentetan
...lehena megauploaden deskargen sailkapenetan
...azkena.
HORRA DITUTZUE JAKIBARRE, DOKTOR JAKA, MC JO TA DJ GOGO!!!
(sarean eta kalean)
Ez ajoik!
Blog'ztibarrek inkesta bat asi du, jakiteko nor den gordetzen ToastIbarre izenaren gibelean.Fite inkesta hunen berri emanen dauziet...
TU BI KONTINIUD...
1 commentaire:
oztibartar bekatolos maiteak, aupa ziek!
doktor JAKAk idazten dizue.
jakin ezazue azken denbora horietan ez girela agertu, hainbat arrazoinen gatik. prest ginateke elgarrizketa ofizial baten eskaintzeko, bainan hori eginen dugu bakarrik , zuek, oztibartar bekatolosak prest izanen zireztelarik. ados ginateke beraz agerraldi baten egitea bideoz, zuen jakintza egarria asetzeko. erran bezala, arazo tekniko bat badugu momentukotz. alabainan, toastibarre taldekoak ez gira 2011an bizi. 2047 urtetik idazten dautzuegu. ulertzen duzue beraz nolaz gure obra hain aitzindaria den. kasik 50 urtek beresten gaituzte. nahiko ginuke zinez aparizione fisiko bat egin zuen epokan, momentukotz bideoz bakarrik komunikatzen ahalko dizuegu. zueri da seinaleak igortzea jakinarazteko prest zirezten ala ez, existentziaren funtsezko galderaren erantzuna ukaiteko, hau da : toastibarre! nor gira?
agian, ixtan arte
Enregistrer un commentaire